Pariseko eskola Mugimendu ala talde zehatz bati lotuta ez dauden artistak, baina, beren izaera berritzailea dela eta, abangoardiazko posiziotan sartu behar diren sorkuntzak dituztenak, Pariseko eskolaren izenpean taldekatzen dira, beren obra frantziar hiriburuan, modernitate eta abangoardia artistikoetako gunean, erabat edo hein batean egin izanagatik. Eskola honetako artista adierazgarrienak: • Amedeo Modigliani italiarra (1884-1920). • Marc Chagall errusiarra (1887-1985). • Chaim Soutine lituaniarra (1894-1985). • Moise Kisling poloniarra (1891-1943). Nahiz eta korronte espresionista, kubista eta surrealisten eragin logikoa izan, pintore hauen lanek ezaugarri bereizle bezala bere planteamendu estetikoen originaltasuna daukate. Planteamendu hauek hainbat kasutan, arte garaikidean lehentasunezko erreferentziak dira. (hiru)
Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.
Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.
Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik. Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da.
Mondrianen estetika ikerketa espiritualean datza, Malevitxen suprematismoaren antzera, artea euskarri bezala erabiliz, egiaren bila arituko da eta bide horretan, sinpletasunaren konplexutasuna ardatz, forma kurboak, ehundura eta nagusiak ez diren koloreak baztertu zituen
Europako erdialdeko pintura espresionista hizkuntza bisual sutsuak, emoziozkoak eta bizitzaren atsekabezko baldintza islatu nahi zituenak erabiltzerakoan, urrunago zihoan. Alemanian, bi talde garrantzitsu eratu ziren: Zubia (Die Brücke): Emil Ludwig Kirchner (1880-1938), Erich Heckel (1883-1970) eta Karl Schmidtt-Rottbluf (1884-1976), artea bizitzaren espresio zuzen eta instintiboa irudikapen bezala ikustearen defendatzaile zirenek, bere nukleo fundazionalaren parte izan ziren. Taldea Dresden osatu ondoren, Berlinera aldatu zen, non indar berri batez beteko zuten beste hainbat pintore sartu baitziren; horien artean Emil Nolde (1867-1956) eta Otto Müller (1874-1930). Jinete urdina (Die Blaue Reiter): Munichen egituratu zen, espiritu ez hain erradikalarekin, nahiz eta nahi berritzaile berak bultzatuta izan. Beregan, Franz Marc (1880-1916), Auguste Macke (1887-1914) eta Wassily Kandinsky errusiarra nagusitu ziren; azkenak taldean parte hartu zuenetik, zein 1916n disolbatu baitzen, laster premisa abstraktuetara pasako zen, kolorearen protagonismo garrantzitsua beti ere espresio elementu bezala mantenduz; bestetik, Paul Klee (1879-1940) daukagu, marrazkiaren menderatzaile aparta eta aurrerantzean, XX. mendeko ezinbesteko erreferentetako batean bilakatuko zena.(HIRU) http://www.bruecke-museum.de/english.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Die_Br%C3%BCcke
(Bartzelona, 1893-Palma Mallorcakoa, 1983). Miquel Miró Adzeriases eta Dolors Ferrá Oromí-ren semea. 1907tik Escola de Comerç de Barcelona-n eta Llotja-ko Escola d'Arts i Oficis-en batera ikasi zuen hiru urtez. 1910. urtean kontulari gisa aritu zen eta erretratu eta marrazki-erakusketa batean parte hartu zuen. Pinturan bete-betean jardutea erabaki zuen 1912an eta Francesc Galí-ren Escola d'Art-en matrikulatu zen; bertan 1915 arte ikasi zuen. 1913an Sant Lluc-eko Cercle Artístic-en inskribatu zen.Bartzelonan egin zuen lehenengo bakarkako erakusketa 1918an. 1920an Picasso bisitatu zuen Parisen eta hiri horretan lehenengo erakusketa egin zuen hurrengo urtean. 1923an bere gurasoek Mont-roig-en zuten masian hasi zen bere lanaren beste ibilbide bat zehaztu zuten Tierra labrada, Paisaje catalán eta Pastorale lanak margotzen. Max Ernst-ekin batera Diagilev-en Errusiako Balletentzat dekoratua eta jantziak prestatu zituen 1926an... Gehiago:http://www.hiru.com/artea/artea_03825.html http://fundaciomiro-bcn.org/?idioma=6
ARDITURRI MEATZAK
-
Apirilaren 17an Arditurriko meatzak ikustera joan ginen 1.mailako
ikasleekin.Bisitak bi zati izan zituen; alde batetik meatzen istoria
adierazi ziguten ...
SEKTORE EKONOMIKOAK
-
1. SECTOR PRIMARIO
Para ver las características de cada una de las actividades que comprende
este sector, clicad sobre cada imagen. Encontraréis informaci...
Euskara lantzeko bideoak
-
Aurten ere euskara irakasgaia lantzeko telenobelak sortu ditugu. Gure
taldean (dibertsifikazioan) 8 ikasle egon gara. 8 horietatik 3 exentoak
dira. Horr...
BIZI GARELA, ETA GERO ETA GEHIAGO GARELA!!
-
Hirugarren mapa MUGARIK GABEKO IKASLEAK DUNBOA 2011-2012!
¡3ª EDICIÓN DE ALUMNOS SIN FRONTERAS DUNBOA 2011-2012!
Ikasturtea hasi zenetik aldaketak izan di...
KULTURARTEKO SOINKETA
-
Kulturarteko hezkuntza arlo guztietan ikus daiteke. Orain arte musikan,
literaturan, plastikan edo matematikan nabaritu dugu.
Soinketa ere izan daiteke bes...
Cambio de espacio para el blog, nueva aventura
-
Hace ya un tiempo que vengo pensando en mudar Las TIC en Plástica a otro
lugar. Mi motivación: las ganas de cambiar y renovar el diseño del blog y
la neces...