2/20/2009

Chillida 3ºeta AAT


Eduardo Chillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - 2002ko abuztuaren 19a) euskal eskultore famatuenetakoa bat izan zen.
Hasiera batean, Real Sociedaden atezain aritu zen baina lesio baten ondorioz utzi egin behar izan zuen futbola, geroago artearen munduan murgiltzeko.
Haren lanik ezagunenetariko bat Donostian dagoen "Haizearen Orrazia" da. Chillidaren lana ere badira Kutxa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.
2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zuen.
http://www.eduardo-chillida.com/

2/19/2009

Andy Warhol



Andrew Warhola edo Andy Warhol (Pittsburgh, Pennsylvania, 1928ko abuztuaren 6a – New York, 1987ko otsailaren 22a) Amerikako Estatu Batuetako artista, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan.
XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek.


http://www.warholfoundation.org/
http://www.warhol.org/

2/11/2009

Pablo Picasso


Pablo Picasso Malagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta marrazkigintza irakasle euskalduna zen. Maria Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen. 1891n, hamar urte zituela, familia Coruñara joan zen bere aitak Da Guarda institutuan lanpostu bat lortu baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Eskola honetan Pablo onartu zuten eta 1896an hamabost urte baino ez zituela bere lehenengo lantegia ipini zuen Bartzelonan.
1898an bere lehenengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela.
1901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen. 1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Parisen, Picassok Braque eta Apollinaire ezagutu zituen. Braquerekin Kubismoa lantzen hasi zen eta 1907an Avignongo Andereñoak (Les damoisselles d'Avignon) margolana egin zuen.
1914an Lehen Mundu Gerra hastean, bere lagunek Braquek eta Apollinairek armadara joan behar izan zuten. Braque udazken horretan hil zen, eta pixka bat geroago Apollinaire ere hil egin zen buruko zauri larri baten ondorioz.
1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion.
1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937an Guernica margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.
1946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.
http://www.museopicassomalaga.org/
http://www.museupicasso.bcn.es/
http://www.musee-picasso.fr/