6/17/2009

Irudi Geometrikoak


Irudi geometrikoak erabiliz Hiri koloretxu bat sortu dugu

6/02/2009

Die Brücke 4º AAT



Europako erdialdeko pintura espresionista hizkuntza bisual sutsuak, emoziozkoak eta bizitzaren atsekabezko baldintza islatu nahi zituenak erabiltzerakoan, urrunago zihoan. Alemanian, bi talde garrantzitsu eratu ziren:
Zubia (Die Brücke): Emil Ludwig Kirchner (1880-1938), Erich Heckel (1883-1970) eta Karl Schmidtt-Rottbluf (1884-1976), artea bizitzaren espresio zuzen eta instintiboa irudikapen bezala ikustearen defendatzaile zirenek, bere nukleo fundazionalaren parte izan ziren. Taldea Dresden osatu ondoren, Berlinera aldatu zen, non indar berri batez beteko zuten beste hainbat pintore sartu baitziren; horien artean Emil Nolde (1867-1956) eta Otto Müller (1874-1930).
Jinete urdina (Die Blaue Reiter): Munichen egituratu zen, espiritu ez hain erradikalarekin, nahiz eta nahi berritzaile berak bultzatuta izan. Beregan, Franz Marc (1880-1916), Auguste Macke (1887-1914) eta Wassily Kandinsky errusiarra nagusitu ziren; azkenak taldean parte hartu zuenetik, zein 1916n disolbatu baitzen, laster premisa abstraktuetara pasako zen, kolorearen protagonismo garrantzitsua beti ere espresio elementu bezala mantenduz; bestetik, Paul Klee (1879-1940) daukagu, marrazkiaren menderatzaile aparta eta aurrerantzean, XX. mendeko ezinbesteko erreferentetako batean bilakatuko zena.(HIRU)
http://www.bruecke-museum.de/english.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Die_Br%C3%BCcke