3/14/2010

Op Art 4º ABD


Pintura osteko abstrakzioa, op-art
Espresionismo abstraktuak muturreko erreakzioak bilatzen zituen, adierazkortasuna "hozteko" asmoz. Obra horietan indargabetuta geratzen ziren koloreak eta hoztasunik adierazten ez zuten bitartekoak.
. Estatu Batuetan, antiespresionismoaren adar erradikalena pintura osteko abstrakzioaren bidez azaldu zen. Frank Stella (1936), Kenneth Noland (1924) eta Morris Louis (1912-1962) dira izenik ospetsuenak.
. Europari dagokionez, muturreko antiespresionismoak bi bidetatik jo zuen nagusiki. Lehenengoak, arte optikoa edo op-art deritzonak, elementu desberdinak tartekatzen zituen errepikapen jarraituaren bidez; bestalde arte zinetikoak ere mugimenduaren sentsazioa bilatzen zuen irudi abstraktuak erabiliz. Mugimendu horietako egile adierazgarriak dira hungariar jatorrizko Victor Vasarely pintore frantziarra (1908-1997) eta Frantzian bizi den Jesus Rafael Soto venezuelarra (1923).
http://www.vasarely.com/site/site.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Op-art

No hay comentarios: