3/31/2009

Jorge Oteiza 3º 4º aat Kaxa Geometrikoak eta Hustuak


Jorge Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003). Oteiza eta bere lanak XX. mendeko bigarren zatiko abangoardia artistikoan eragina izan dute. Esperimentuarekin eta arte garaikideak gizartean eduki duen paper transformatzailearekin konprometituta dagoen artistaren ospea hartu zuen.1957an São Pauloko IV. Bi Urteko Nazioarteko Sari Nagusia lortu zuen, eta garai horretan espresionismoa eta figurazioa alde batera uztea erabaki zuen, geometria arrazionalean oinarritutako abstrakzioan barneratzeko. 60. hamarraldian eskultura alde batera uztea erabaki zuen eta artista kolektiboak sortu eta indartzeari ekin zion, Gaur taldea sortu zuen esaterako.Euskal kulturarekin duen konpromisoak eraginda, haren defentsaren aldeko mugimendu eta jardueretan buru izango dugu. Testuinguru horretan mugituko dira Euskal Eskolako taldeak, probintzia bakoitzean osatuak. Arestian aipatutako Gaur taldea izan genuen aktiboena, eta horren barruan ditugu Oteiza, Chillida, Basterretxea, Zumeta edo Balerdi bezalako izen handiak. Aldi berean, beste profesional batzuekin batera parte hartuko du hainbat hirigintza-proiektutan, hala nola Errenteriako Foruen Plazan edo Madrilgo Kolon Plazan. 1972. urtean eskultura-lanari ekingo dio berriro.Oteizaren lanen artean honakoak aurki ditzakegu: monolito monumentalak (Preso politiko ezezagunaren monumentua), kaxa geometriko eta "hustuak" edo eraikinak (Kaxa hutsa), erredukzionismoaren eta hutsaren protagonismoaren gailurra liratekeenak. (hiru.com)

http://www.museooteiza.org/?page_id=27
http://www.navarra.org/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Museos/Museos+de+arte+contemporaneo/Oteiza.htm#comienzoContenido

No hay comentarios: