3/26/2009

Keith Haring 4ºeta AAT


Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan agortuta geratu ziren arte mugimendu jakinetatik sor zitezkeen emaitzak. Izan ere, mugimenduen ordez modako joerak nagusitu ziren, anitzak bezain aldakorrak. Garai horretako egile asko arte postmoderno delakoaren barruan sartuta geratu ziren, zein bere ezaugarriekin. Postmodernidadeak ez du mugimendu edo estilo zehatzik erakusten, eta berez, mende amaierako artistak bildu besterik ez du egiten. Haietako pintorerik ospetsuenen artean ondokoak ditugu: Baselitz (1938), Julian Schnabel (1951), Basquiat (1960 -1988), Keith Haring (1960 - 1990), Miquel Barcelo (1957), Jose Maria Sicilia (1954) edo Guillermo Perez Villalta (1948).
Keith Haring
Wikipedia(e)tik
Keith Haring, (1958ko Maiatzaren 4, Reading (Pensilvania) - 1990eko Otsailaren 16, New York), 80ko hamarkadako artista garrantzitsua izan zen New Yorkeko kaleetako kulturan.
Bizitza
Nahiz eta 1958ko Maiatzaren 4an Readingen jaio (Pensilvania), Kutztownen (Pensilvania) koskortu zen. Oso txikitatik artea interesatu zitzaion. 1976tik 1978ra arte artea ikasi zuen The Ivy School of Professional Arten.
1980an, graffitiak egiten hasi zen. Errotuladore batekin New Yorkeko metroan, iragarkien gainean marrazkiak egiten baitzuen. Geroxeago klariona zuri batekin atzealde beltzetan marrazkiak egin zituen han ere. Jabetza publikoa kaltetzeagatik atxilotu zuten behin baino gehiagotan.
1982an, New Yorkeko Tony Shafrazi galerian, bere lanen lehen erakusketa egin zuen.
1986an, Berlingo harresiko atal bat margotu zuen. Urte horretan, Pop Shop deituriko denda ireki zuen non bere produktuak saltzen zituen.
1989an, Keith Haring Fundazioa sortu zuen gizarte-arazoekin bukatzeko asmoarekin. Baina, 1990an, New Yorken zendu zen HIESak jota.
Web http://www.haringkids.com/index.html

No hay comentarios: