4/29/2009

Roy Lichtenstein 3º eta 4º


Pop artea
XX. mendearen bigarren erdian, estilorik berezienetako bat pop artea izan zen («popular» hitzaren apokopea). Pop mugimenduak hiri inguruneko irudiak sartu zituen sorkuntza artistikoan: publizitate kartelak, salgaien etiketak, komikietako binetak, etab. Antiespresionismoaren «hoztasuna» lortzeko, mihise batean proiektatutako irudiak hainbat aldiz kalkatzen ziren.
Pop korrontearen barruan ondoko estiloak bereizten dira:
Estatu Batuetako estiloa: Andy Warhol (1903-1987); Roy Lichtenstein (1923- 1997); eta Claes Oldenburg (1929).
Britainia Handiko estiloak garrantzi handiagoa ematen dio pinturaren substantziari: David Hockney (1937) eta Patrick Caufield (1936).
Popetik eratorritako zenbait eskola berebiziko garrantzia lortu zuten. Haietako batean, figurazio berriaren eskolan, Eduardo Arroyo espainiarra da egilerik entzutetsuenetako bat (1937).
http://www.lichtensteinfoundation.org/frames.htm
http://es.wikipedia.org/wiki/Roy_Lichtenstein
Erakusketa
http://www.idealista.com/vvproyectos/lichtenstein/

4/27/2009

Vincent van Gogh 4º AAT



Inpresionismoaren aurkakoak ziren beste joera garatu ziren. Garai hartako maisu bikain batzuek korronte horietan parte hartu zuten, eta paradoxa dirudien arren, estilo inpresionistaren barnean sailkatu izan ohi dituzte artista hauek:
Paul Gauguin (1848-1903) izan zen plastikaren ikusmolde oso pertsonala sortu zuen artistetariko bat. Martinikara eta Tahitira egin zituen bidaiek oso ondorio exotikoak izan zituzten bere artean.
Vincent van Goghek (1853-1890) artea argiaren bilaketa etsia balitz bezala ulertu zuen. Bizitza latza izan zuen eta bere buruaz beste egitera eraman zuen horrek.
Henri de Toulouse Lautrec (1864-1901). Hiriko espresionismoaren forma bereziaren ordezkari nagusia bihurtu zen; adierazpen modu horren gai nagusia Pariseko gaueko bizitza izan ohi zen. (hiru)
http://es.wikipedia.org/wiki/Vincent_van_Gogh
http://www3.vangoghmuseum.nl/vgm/index.jsp?page=paginas.talen.es

4/22/2009

Tipografia 4º


Tipografian barnean bi kontzeptu nagusi daude:Letra tipo edo kasu bakoitean aukeratzen den letra mota, eta gorputza, edo letraren tamaina. Aldegai horiekin konbinazio ugari egin daitezke.Tipoek eta gorputzek kode unibertsala osatzen dute, eta beraz, leku guztietan gorputz jakin bateko letra mota batek irudi grafiko bera izango du.
Tipoak diseinatu web orri honetan .Klikatu web orrira joateko eta erregistratu rebili ahal izateko.
http://fontstruct.fontshop.com/
Gehiago ikasteko
http://es.wikipedia.org/wiki/Tipograf%C3%ADa
http://www.unostiposduros.com/
Tipoak lortzeko
http://www.fontsquirrel.com/

4/20/2009

Claude Monet


Pintura inpresionistaren ezaugarriak Askotan nahastu eta nahasi egiten diren korronte multzo bat biltzen du arte inpresionistak. Horrek estilo honen barnean inpresionismoaren ezaugarririk ia bete ez zuten pintoreak sailkatzea eragin zuen. Lehenengo eta behin, inpresionista deitu zitzaien 1874 eta 1886 artean, Areto Ofizialaren alternatiba bezala, egin ziren erakusketetan euren lanak aurkeztu zituzten artistei. Areto Ofizialean erakundeen onarpena zuen artea bakarrik zegoen ikusgai.
Premisak: argiaren efektuaren aldaketak eragiten duen ondorioa biltzea zen bere helburu nagusia. Bizkor lan egiteko aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin.
Gaiak: natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz.
Arte garaikidearen historian, inpresionismoa, margolanen edukia edo gaiak modernizatu beharrean, arreta osoa formaren bilakaeran jarri zuen lehenengo arte mugimendua izan zen. Horregatik esan ohi da inpresionismoa dela abangoardiako korronte guztien jatorria. Horrez gain, aipatu beharrekoa da pintura inpresionistak korronte errealista eta naturalisten bilakaeraren amaiera eragin zuela.


http://www.musee-orsay.fr/es/recepcion.html
http://eu.wikipedia.org/wiki/Monet

3/31/2009

Jorge Oteiza 3º 4º aat Kaxa Geometrikoak eta Hustuak


Jorge Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003). Oteiza eta bere lanak XX. mendeko bigarren zatiko abangoardia artistikoan eragina izan dute. Esperimentuarekin eta arte garaikideak gizartean eduki duen paper transformatzailearekin konprometituta dagoen artistaren ospea hartu zuen.1957an São Pauloko IV. Bi Urteko Nazioarteko Sari Nagusia lortu zuen, eta garai horretan espresionismoa eta figurazioa alde batera uztea erabaki zuen, geometria arrazionalean oinarritutako abstrakzioan barneratzeko. 60. hamarraldian eskultura alde batera uztea erabaki zuen eta artista kolektiboak sortu eta indartzeari ekin zion, Gaur taldea sortu zuen esaterako.Euskal kulturarekin duen konpromisoak eraginda, haren defentsaren aldeko mugimendu eta jardueretan buru izango dugu. Testuinguru horretan mugituko dira Euskal Eskolako taldeak, probintzia bakoitzean osatuak. Arestian aipatutako Gaur taldea izan genuen aktiboena, eta horren barruan ditugu Oteiza, Chillida, Basterretxea, Zumeta edo Balerdi bezalako izen handiak. Aldi berean, beste profesional batzuekin batera parte hartuko du hainbat hirigintza-proiektutan, hala nola Errenteriako Foruen Plazan edo Madrilgo Kolon Plazan. 1972. urtean eskultura-lanari ekingo dio berriro.Oteizaren lanen artean honakoak aurki ditzakegu: monolito monumentalak (Preso politiko ezezagunaren monumentua), kaxa geometriko eta "hustuak" edo eraikinak (Kaxa hutsa), erredukzionismoaren eta hutsaren protagonismoaren gailurra liratekeenak. (hiru.com)

http://www.museooteiza.org/?page_id=27
http://www.navarra.org/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Museos/Museos+de+arte+contemporaneo/Oteiza.htm#comienzoContenido

3/29/2009

Mosaikoaren artea 3ºdbc


Arte paleokristau zaharraren hersturaren ondoren, mosaikoaren teknika (erromatarrek oso erabilia, dekoratzeko helburuaz) berreskuratu zen V. mendetik aurrera. Mosaiko paleokristauan, Kristoren, Amabirjinaren edo santuen irudiak agertzen ziren, kolore anitzeko teselekin. Teknika eta gaiak gailurrera heldu ziren bizantziar artearen manifestazioetan.
Mosaikoak, zoruak dekoratzeko erabilita, oro har, diseinu geometrikoak edo giza irudiak agertzen zituen. Bi mota zeuden: tesela handiak erabiliz, efektu adierazgarria eta dekoratiboa ematen zutenak (opus tessellatum) edo tesela txiki-txikiak erabiliz, xehetasun handia ematen zutenak konposizioetan (opus vermiculatum).

3/26/2009

Keith Haring 4ºeta AAT


Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan agortuta geratu ziren arte mugimendu jakinetatik sor zitezkeen emaitzak. Izan ere, mugimenduen ordez modako joerak nagusitu ziren, anitzak bezain aldakorrak. Garai horretako egile asko arte postmoderno delakoaren barruan sartuta geratu ziren, zein bere ezaugarriekin. Postmodernidadeak ez du mugimendu edo estilo zehatzik erakusten, eta berez, mende amaierako artistak bildu besterik ez du egiten. Haietako pintorerik ospetsuenen artean ondokoak ditugu: Baselitz (1938), Julian Schnabel (1951), Basquiat (1960 -1988), Keith Haring (1960 - 1990), Miquel Barcelo (1957), Jose Maria Sicilia (1954) edo Guillermo Perez Villalta (1948).
Keith Haring
Wikipedia(e)tik
Keith Haring, (1958ko Maiatzaren 4, Reading (Pensilvania) - 1990eko Otsailaren 16, New York), 80ko hamarkadako artista garrantzitsua izan zen New Yorkeko kaleetako kulturan.
Bizitza
Nahiz eta 1958ko Maiatzaren 4an Readingen jaio (Pensilvania), Kutztownen (Pensilvania) koskortu zen. Oso txikitatik artea interesatu zitzaion. 1976tik 1978ra arte artea ikasi zuen The Ivy School of Professional Arten.
1980an, graffitiak egiten hasi zen. Errotuladore batekin New Yorkeko metroan, iragarkien gainean marrazkiak egiten baitzuen. Geroxeago klariona zuri batekin atzealde beltzetan marrazkiak egin zituen han ere. Jabetza publikoa kaltetzeagatik atxilotu zuten behin baino gehiagotan.
1982an, New Yorkeko Tony Shafrazi galerian, bere lanen lehen erakusketa egin zuen.
1986an, Berlingo harresiko atal bat margotu zuen. Urte horretan, Pop Shop deituriko denda ireki zuen non bere produktuak saltzen zituen.
1989an, Keith Haring Fundazioa sortu zuen gizarte-arazoekin bukatzeko asmoarekin. Baina, 1990an, New Yorken zendu zen HIESak jota.
Web http://www.haringkids.com/index.html

3/23/2009

Ilustrazioa Jordi Labanda


http://www.jordilabanda.com/
Jordi labanda Ilustrazioak erabiliz, kolorea landu dugu.Tenperatura,kolore hotzak,kolore beroak, harmoniak...

3/16/2009

Arte Zinetikoa


Arte Zinetikoa mugimendua artelanaren elementu plastiko nagusitzat erabiltzen zuen joera da.Mugimendua espresio artistikorako erabili zuten artistak lehenagotik egon baziren ere, 1950ko hamarkadaren erdialdean Arte Zinetikoa mugimendu bezala sortu zen Parisko "Le Mouvement" erakusketan eta hamar urte geroago arrakasta handia lortu zuen New York-eko Arte Modernoko Museoan egindako "The Responsive Eye" erakusketan.Arte Zinetikoaren eredu ezagunak dira Calder-en eskultura mugikorrak eta Tinguely-ren zenbait lan.
http://calder.org/work/period/1930-1936.html
http://www.epdlp.com/pintor.php?id=203

3/13/2009

Gernika 3ºAD



Gernika kuadroa bukatu degu!

3/12/2009

Moduluaren Kontzeptua. 4ºB


Plano mailakatuak
Modulu gisa ezagutzen da, ordenazio edo akoplamendu-irizpide batzuen arabera, planoan edo espazioan egitura edo objetu bat osatuz errepikatzen den forma basiko, konplexu edo geométriko oro, konstuktiboa izan ala ez izan.

3/06/2009

Ukiyo-e


Ukiyo-e (浮世絵, Ukiyo-e?), "pinturas del mundo flotante", o Estampa Japonesa
http://www.ukiyo-e.se/
http://www.loc.gov/exhibits/ukiyo-e/

3/03/2009

Gernika


"Gernika" Pablo Picasso margolari espainiar ospetsuak egindako artelan famatua da, 1937. urteko Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena eta bakearen aldeko aldarria izan zena.
Margolana olioa oihal gainean da eta neurriak 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal.
Picassok lehen aldiz erakutsi zuen bere lan hau Parisen, 1937ko nazioarteko erakusketan. Europan barna erakusgai ibili ondoren, New Yorkeko Arte Modernoaren Museora (MOMA) iritsi zen 1939an, eta bertan gorde zuten margolariak berak eskaturik.
1968an Francisco Francok eskatu zuen lanaren espainiaratzea, baina margolariak espresuki esan zuen horrelakorik bakarrik onartuko zuela bere herrialdean errepublika berriro egonez gero. Hau ez zen gertatu, eta Picasso 1973an hil zen, baina zortzi urte geroago, diktadorea hilda zegoela, Madrila eraman zuen azkenik bere maisulan famatua AEBetatik, 1981ean. Prado Museoan hasieran egon bazen ere, 1992tik aurrera Reina Sofia Museoan dago.

2/20/2009

Chillida 3ºeta AAT


Eduardo Chillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - 2002ko abuztuaren 19a) euskal eskultore famatuenetakoa bat izan zen.
Hasiera batean, Real Sociedaden atezain aritu zen baina lesio baten ondorioz utzi egin behar izan zuen futbola, geroago artearen munduan murgiltzeko.
Haren lanik ezagunenetariko bat Donostian dagoen "Haizearen Orrazia" da. Chillidaren lana ere badira Kutxa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.
2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zuen.
http://www.eduardo-chillida.com/

2/19/2009

Andy Warhol



Andrew Warhola edo Andy Warhol (Pittsburgh, Pennsylvania, 1928ko abuztuaren 6a – New York, 1987ko otsailaren 22a) Amerikako Estatu Batuetako artista, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan.
XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek.


http://www.warholfoundation.org/
http://www.warhol.org/

2/11/2009

Pablo Picasso


Pablo Picasso Malagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta marrazkigintza irakasle euskalduna zen. Maria Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen. 1891n, hamar urte zituela, familia Coruñara joan zen bere aitak Da Guarda institutuan lanpostu bat lortu baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Eskola honetan Pablo onartu zuten eta 1896an hamabost urte baino ez zituela bere lehenengo lantegia ipini zuen Bartzelonan.
1898an bere lehenengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela.
1901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen. 1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Parisen, Picassok Braque eta Apollinaire ezagutu zituen. Braquerekin Kubismoa lantzen hasi zen eta 1907an Avignongo Andereñoak (Les damoisselles d'Avignon) margolana egin zuen.
1914an Lehen Mundu Gerra hastean, bere lagunek Braquek eta Apollinairek armadara joan behar izan zuten. Braque udazken horretan hil zen, eta pixka bat geroago Apollinaire ere hil egin zen buruko zauri larri baten ondorioz.
1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion.
1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937an Guernica margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.
1946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.
http://www.museopicassomalaga.org/
http://www.museupicasso.bcn.es/
http://www.musee-picasso.fr/