Europako erdialdeko pintura espresionista hizkuntza bisual sutsuak, emoziozkoak eta bizitzaren atsekabezko baldintza islatu nahi zituenak erabiltzerakoan, urrunago zihoan. Alemanian, bi talde garrantzitsu eratu ziren: Zubia (Die Brücke): Emil Ludwig Kirchner (1880-1938), Erich Heckel (1883-1970) eta Karl Schmidtt-Rottbluf (1884-1976), artea bizitzaren espresio zuzen eta instintiboa irudikapen bezala ikustearen defendatzaile zirenek, bere nukleo fundazionalaren parte izan ziren. Taldea Dresden osatu ondoren, Berlinera aldatu zen, non indar berri batez beteko zuten beste hainbat pintore sartu baitziren; horien artean Emil Nolde (1867-1956) eta Otto Müller (1874-1930). Jinete urdina (Die Blaue Reiter): Munichen egituratu zen, espiritu ez hain erradikalarekin, nahiz eta nahi berritzaile berak bultzatuta izan. Beregan, Franz Marc (1880-1916), Auguste Macke (1887-1914) eta Wassily Kandinsky errusiarra nagusitu ziren; azkenak taldean parte hartu zuenetik, zein 1916n disolbatu baitzen, laster premisa abstraktuetara pasako zen, kolorearen protagonismo garrantzitsua beti ere espresio elementu bezala mantenduz; bestetik, Paul Klee (1879-1940) daukagu, marrazkiaren menderatzaile aparta eta aurrerantzean, XX. mendeko ezinbesteko erreferentetako batean bilakatuko zena.(HIRU) http://www.bruecke-museum.de/english.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Die_Br%C3%BCcke
(Bartzelona, 1893-Palma Mallorcakoa, 1983). Miquel Miró Adzeriases eta Dolors Ferrá Oromí-ren semea. 1907tik Escola de Comerç de Barcelona-n eta Llotja-ko Escola d'Arts i Oficis-en batera ikasi zuen hiru urtez. 1910. urtean kontulari gisa aritu zen eta erretratu eta marrazki-erakusketa batean parte hartu zuen. Pinturan bete-betean jardutea erabaki zuen 1912an eta Francesc Galí-ren Escola d'Art-en matrikulatu zen; bertan 1915 arte ikasi zuen. 1913an Sant Lluc-eko Cercle Artístic-en inskribatu zen.Bartzelonan egin zuen lehenengo bakarkako erakusketa 1918an. 1920an Picasso bisitatu zuen Parisen eta hiri horretan lehenengo erakusketa egin zuen hurrengo urtean. 1923an bere gurasoek Mont-roig-en zuten masian hasi zen bere lanaren beste ibilbide bat zehaztu zuten Tierra labrada, Paisaje catalán eta Pastorale lanak margotzen. Max Ernst-ekin batera Diagilev-en Errusiako Balletentzat dekoratua eta jantziak prestatu zituen 1926an... Gehiago:http://www.hiru.com/artea/artea_03825.html http://fundaciomiro-bcn.org/?idioma=6
Pop artea XX. mendearen bigarren erdian, estilorik berezienetako bat pop artea izan zen («popular» hitzaren apokopea). Pop mugimenduak hiri inguruneko irudiak sartu zituen sorkuntza artistikoan: publizitate kartelak, salgaien etiketak, komikietako binetak, etab. Antiespresionismoaren «hoztasuna» lortzeko, mihise batean proiektatutako irudiak hainbat aldiz kalkatzen ziren. Pop korrontearen barruan ondoko estiloak bereizten dira: Estatu Batuetako estiloa: Andy Warhol (1903-1987); Roy Lichtenstein (1923- 1997); eta Claes Oldenburg (1929). Britainia Handiko estiloak garrantzi handiagoa ematen dio pinturaren substantziari: David Hockney (1937) eta Patrick Caufield (1936). Popetik eratorritako zenbait eskola berebiziko garrantzia lortu zuten. Haietako batean, figurazio berriaren eskolan, Eduardo Arroyo espainiarra da egilerik entzutetsuenetako bat (1937). http://www.lichtensteinfoundation.org/frames.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Roy_Lichtenstein Erakusketa http://www.idealista.com/vvproyectos/lichtenstein/
Inpresionismoaren aurkakoak ziren beste joera garatu ziren. Garai hartako maisu bikain batzuek korronte horietan parte hartu zuten, eta paradoxa dirudien arren, estilo inpresionistaren barnean sailkatu izan ohi dituzte artista hauek: Paul Gauguin (1848-1903) izan zen plastikaren ikusmolde oso pertsonala sortu zuen artistetariko bat. Martinikara eta Tahitira egin zituen bidaiek oso ondorio exotikoak izan zituzten bere artean. Vincent van Goghek (1853-1890) artea argiaren bilaketa etsia balitz bezala ulertu zuen. Bizitza latza izan zuen eta bere buruaz beste egitera eraman zuen horrek. Henri de Toulouse Lautrec (1864-1901). Hiriko espresionismoaren forma bereziaren ordezkari nagusia bihurtu zen; adierazpen modu horren gai nagusia Pariseko gaueko bizitza izan ohi zen. (hiru) http://es.wikipedia.org/wiki/Vincent_van_Gogh http://www3.vangoghmuseum.nl/vgm/index.jsp?page=paginas.talen.es
Tipografian barnean bi kontzeptu nagusi daude:Letra tipo edo kasu bakoitean aukeratzen den letra mota, eta gorputza, edo letraren tamaina. Aldegai horiekin konbinazio ugari egin daitezke.Tipoek eta gorputzek kode unibertsala osatzen dute, eta beraz, leku guztietan gorputz jakin bateko letra mota batek irudi grafiko bera izango du. Tipoak diseinatu web orri honetan .Klikatu web orrira joateko eta erregistratu rebili ahal izateko. http://fontstruct.fontshop.com/ Gehiago ikasteko http://es.wikipedia.org/wiki/Tipograf%C3%ADa http://www.unostiposduros.com/ Tipoak lortzeko http://www.fontsquirrel.com/
Pintura inpresionistaren ezaugarriak Askotan nahastu eta nahasi egiten diren korronte multzo bat biltzen du arte inpresionistak. Horrek estilo honen barnean inpresionismoaren ezaugarririk ia bete ez zuten pintoreak sailkatzea eragin zuen. Lehenengo eta behin, inpresionista deitu zitzaien 1874 eta 1886 artean, Areto Ofizialaren alternatiba bezala, egin ziren erakusketetan euren lanak aurkeztu zituzten artistei. Areto Ofizialean erakundeen onarpena zuen artea bakarrik zegoen ikusgai. Premisak: argiaren efektuaren aldaketak eragiten duen ondorioa biltzea zen bere helburu nagusia. Bizkor lan egiteko aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin. Gaiak: natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz. Arte garaikidearen historian, inpresionismoa, margolanen edukia edo gaiak modernizatu beharrean, arreta osoa formaren bilakaeran jarri zuen lehenengo arte mugimendua izan zen. Horregatik esan ohi da inpresionismoa dela abangoardiako korronte guztien jatorria. Horrez gain, aipatu beharrekoa da pintura inpresionistak korronte errealista eta naturalisten bilakaeraren amaiera eragin zuela.
Jorge Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003). Oteiza eta bere lanak XX. mendeko bigarren zatiko abangoardia artistikoan eragina izan dute. Esperimentuarekin eta arte garaikideak gizartean eduki duen paper transformatzailearekin konprometituta dagoen artistaren ospea hartu zuen.1957an São Pauloko IV. Bi Urteko Nazioarteko Sari Nagusia lortu zuen, eta garai horretan espresionismoa eta figurazioa alde batera uztea erabaki zuen, geometria arrazionalean oinarritutako abstrakzioan barneratzeko. 60. hamarraldian eskultura alde batera uztea erabaki zuen eta artista kolektiboak sortu eta indartzeari ekin zion, Gaur taldea sortu zuen esaterako.Euskal kulturarekin duen konpromisoak eraginda, haren defentsaren aldeko mugimendu eta jardueretan buru izango dugu. Testuinguru horretan mugituko dira Euskal Eskolako taldeak, probintzia bakoitzean osatuak. Arestian aipatutako Gaur taldea izan genuen aktiboena, eta horren barruan ditugu Oteiza, Chillida, Basterretxea, Zumeta edo Balerdi bezalako izen handiak. Aldi berean, beste profesional batzuekin batera parte hartuko du hainbat hirigintza-proiektutan, hala nola Errenteriako Foruen Plazan edo Madrilgo Kolon Plazan. 1972. urtean eskultura-lanari ekingo dio berriro.Oteizaren lanen artean honakoak aurki ditzakegu: monolito monumentalak (Preso politiko ezezagunaren monumentua), kaxa geometriko eta "hustuak" edo eraikinak (Kaxa hutsa), erredukzionismoaren eta hutsaren protagonismoaren gailurra liratekeenak. (hiru.com)
Arte paleokristau zaharraren hersturaren ondoren, mosaikoaren teknika (erromatarrek oso erabilia, dekoratzeko helburuaz) berreskuratu zen V. mendetik aurrera. Mosaiko paleokristauan, Kristoren, Amabirjinaren edo santuen irudiak agertzen ziren, kolore anitzeko teselekin. Teknika eta gaiak gailurrera heldu ziren bizantziar artearen manifestazioetan. Mosaikoak, zoruak dekoratzeko erabilita, oro har, diseinu geometrikoak edo giza irudiak agertzen zituen. Bi mota zeuden: tesela handiak erabiliz, efektu adierazgarria eta dekoratiboa ematen zutenak (opus tessellatum) edo tesela txiki-txikiak erabiliz, xehetasun handia ematen zutenak konposizioetan (opus vermiculatum).
Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan agortuta geratu ziren arte mugimendu jakinetatik sor zitezkeen emaitzak. Izan ere, mugimenduen ordez modako joerak nagusitu ziren, anitzak bezain aldakorrak. Garai horretako egile asko arte postmoderno delakoaren barruan sartuta geratu ziren, zein bere ezaugarriekin. Postmodernidadeak ez du mugimendu edo estilo zehatzik erakusten, eta berez, mende amaierako artistak bildu besterik ez du egiten. Haietako pintorerik ospetsuenen artean ondokoak ditugu: Baselitz (1938), Julian Schnabel (1951), Basquiat (1960 -1988), Keith Haring (1960 - 1990), Miquel Barcelo (1957), Jose Maria Sicilia (1954) edo Guillermo Perez Villalta (1948). Keith Haring Wikipedia(e)tik Keith Haring, (1958ko Maiatzaren 4, Reading (Pensilvania) - 1990eko Otsailaren 16, New York), 80ko hamarkadako artista garrantzitsua izan zen New Yorkeko kaleetako kulturan. Bizitza Nahiz eta 1958ko Maiatzaren 4an Readingen jaio (Pensilvania), Kutztownen (Pensilvania) koskortu zen. Oso txikitatik artea interesatu zitzaion. 1976tik 1978ra arte artea ikasi zuen The Ivy School of Professional Arten. 1980an, graffitiak egiten hasi zen. Errotuladore batekin New Yorkeko metroan, iragarkien gainean marrazkiak egiten baitzuen. Geroxeago klariona zuri batekin atzealde beltzetan marrazkiak egin zituen han ere. Jabetza publikoa kaltetzeagatik atxilotu zuten behin baino gehiagotan. 1982an, New Yorkeko Tony Shafrazi galerian, bere lanen lehen erakusketa egin zuen. 1986an, Berlingo harresiko atal bat margotu zuen. Urte horretan, Pop Shop deituriko denda ireki zuen non bere produktuak saltzen zituen. 1989an, Keith Haring Fundazioa sortu zuen gizarte-arazoekin bukatzeko asmoarekin. Baina, 1990an, New Yorken zendu zen HIESak jota. Web http://www.haringkids.com/index.html
ARDITURRI MEATZAK
-
Apirilaren 17an Arditurriko meatzak ikustera joan ginen 1.mailako
ikasleekin.Bisitak bi zati izan zituen; alde batetik meatzen istoria
adierazi ziguten ...
SEKTORE EKONOMIKOAK
-
1. SECTOR PRIMARIO
Para ver las características de cada una de las actividades que comprende
este sector, clicad sobre cada imagen. Encontraréis informaci...
Euskara lantzeko bideoak
-
Aurten ere euskara irakasgaia lantzeko telenobelak sortu ditugu. Gure
taldean (dibertsifikazioan) 8 ikasle egon gara. 8 horietatik 3 exentoak
dira. Horr...
BIZI GARELA, ETA GERO ETA GEHIAGO GARELA!!
-
Hirugarren mapa MUGARIK GABEKO IKASLEAK DUNBOA 2011-2012!
¡3ª EDICIÓN DE ALUMNOS SIN FRONTERAS DUNBOA 2011-2012!
Ikasturtea hasi zenetik aldaketak izan di...
KULTURARTEKO SOINKETA
-
Kulturarteko hezkuntza arlo guztietan ikus daiteke. Orain arte musikan,
literaturan, plastikan edo matematikan nabaritu dugu.
Soinketa ere izan daiteke bes...
Cambio de espacio para el blog, nueva aventura
-
Hace ya un tiempo que vengo pensando en mudar Las TIC en Plástica a otro
lugar. Mi motivación: las ganas de cambiar y renovar el diseño del blog y
la neces...